1 Azqueneraino, Coreren semeençat psalmoa.
2 Populuac, oroc escuac çafla çatzue, Jaunari igor çatzue bozcariozco oihuac;
3 Ceren Jauna baita gora, ikaragarri, lur guciaren gaineco erregue handia.
4 Azpiratu darozquigu populuac, jendaiac eçarri ditu gure çango-petan.
5 Bere primançatzat hautatu gaitu, Jacoben edertasun maithatu duena.
6 Jaincoa igaiten da bozcariozco oihuen erdian, eta Jauna turuta durrundetan.
7 Canta, canta çotzue canticac gure Jaincoari; canta çotzue, canta gure erregueari.