4 Azpiratu darozquigu populuac, jendaiac eçarri ditu gure çango-petan.
5 Bere primançatzat hautatu gaitu, Jacoben edertasun maithatu duena.
6 Jaincoa igaiten da bozcariozco oihuen erdian, eta Jauna turuta durrundetan.
7 Canta, canta çotzue canticac gure Jaincoari; canta çotzue, canta gure erregueari.
8 Ceren Jaincoa lur gucico erregue baita: canta çaçue jaquinqui.
9 Jaincoa erreguinaturen da jendaien gainean; Jaincoa jarriren da bere alki sainduan.
10 Populuetaco buruçaguiac Abrahamen Jaincoa gana bildu dira, ceren lurreco jainco hazcarrac hainitz içan baitira goratuac.