1 Coreren semeei canticaco psalmoa, astearen bigarren eguneco.
2 Jauna handi eta guciz laudagarri da gure Jaincoaren hirian, haren mendi sainduan.
3 Siongo mendia, erregue handiaren hiria, ipharraldean asentatua da lur gucico bozcarioaren erdian.
4 Jaincoa eçagutua içanen da hango etcheetan, bere gueriçaren azpira hartuco duenean.
5 Ecen huna non lurreco erregueac bildu diren eta bateratu diren.
6 Berec ikusi dutenean, harritu, nahasi, asaldatu dira;
7 Ikarac hartu ditu. Han ciren minac erditzen hari denarenac beçala;