11 Jaincoa, nola baitagoquio çure icenari, hala çure laudorioac hedaturen dira lurraren bazterretaraino; çucentasunez bethea da çure escuina.
12 Bozcaria bedi Siongo mendia, jauz beitez Judaco alabac, çure çucentasunaren ariaz, Jauna.
13 Ingura eta besarca çaçue Sion; hango dorreetan minça çaitezte.
14 Çuen bihotzac eçar çatzue haren indarrean, eta berez çatzue hango etcheac, çuen ondocoei errateco,
15 Jaincoa, gure Jaincoa han dela bethi eta menderen mendetaco, hura dela erreguinaturen gure gainean mende gucietan.