1 Asaphençat psalmoa. Jaincoen Jaincoa, Jauna minçatu da, eta deithu du lurra, Iguzquia sorcen den toquitic etzaten den lekuraino:
2 Siondic ilkico da haren edertasunaren dirdira.
3 Agueriqui ethorrico da gure Jaincoa: gure Jaincoa ethorrico da, eta ez da ixilic egonen. Sua biztuco da haren aitzinean, eta phesia gaitzac inguratuco du.
4 Gainetic cerua, beheretic lurra deithuco ditu bere populuaren berezteco.
5 Bil çotzue bere sainduac, sacrificioen gainean harequin batasun eguin dutenac.
6 Ceruec goraqui erranen dute haren çucentasuna, ceren Jaincoa bera baita juie.