5 Goicetic jarriren naiz çure aitzinean, eta ikusiren dut Jainco bat çarela gaixtaqueria nahi ez duçuna;
6 Malçurrac ez duela çure aldean içanen bere egoitza, eta çucenari hoben eguiten dutenec ez dutela çure beguien aitzinean iraunen.
7 Gaitzets ditutzu tzarqueria-eguileac; galcen ditutzu gueçurrez minço direnac. Jaunac aborritzen du guiçon odolcoi, cimarkutsua;
8 Ni ordean çure urricalpen guciei esquer, Sarthuco naiz çure etchean; çure beldurrean adoratuco çaitut çure templo sainduan.
9 Jauna bida neçaçu çure çucentasuneco bidean; çure aitzinean bida çaçu ene urhatsa ene etsaien ariaz.
10 Ecen eguia ez da hequien ahoan; haiceric baicic ez da hequien bihotzean.
11 Hequien cinçurra hobi çabaldu bat da; hequien mihiac cimarkutan dabilça. Juia çatzu, Jaincoa. Hutseguin beçate beren asmuetan; iraiçatzu beren tzarqueria gucien arabera, ecen sumindu çaituzte, Jauna.