9 Jauna bida neçaçu çure çucentasuneco bidean; çure aitzinean bida çaçu ene urhatsa ene etsaien ariaz.
10 Ecen eguia ez da hequien ahoan; haiceric baicic ez da hequien bihotzean.
11 Hequien cinçurra hobi çabaldu bat da; hequien mihiac cimarkutan dabilça. Juia çatzu, Jaincoa. Hutseguin beçate beren asmuetan; iraiçatzu beren tzarqueria gucien arabera, ecen sumindu çaituzte, Jauna.
12 Bozcariotan sar beitez beren phesquiça çure baithan dutenac oro; bethi gucian bozturen dira, eta hequien artean eguinen duçu çure egoitza. Çure baithan harturen dute beren ospea çure icena maite duten guciec,
13 Ceren çucenari emanen baitiozcatzu çure benedicioneac. Jauna, çure oneriztea erredola bat beçala atheratu duçu gure buruen gainera.