3 Jaincoa, urrical çaquizquit, çure urricalmendu handiaren arabera. Eta çure urricalpenen ostearen arabera, borra çaçu ene tzarqueria.
4 Gueroago eta guehiago garbi neçaçu ene tzarqueriatic eta xahu ene bekatutic.
5 Alabainan eçagutzen dut ene tzarqueria, eta ene bekatua ene contra dago bethi.
6 Bakarric çure contra eguin dut bekatu, eta çure aitzinean eguin dut gaizquia: haletan çucenac atheratuco dira çure hitzac, eta garaitiar içanen çare juiatzen çaituztenean.
7 Ecen huna non gaizquitic sorthu naicen, eta ene ama bekatuan nitaz amatu den.
8 Alabainan çuc eguia maithatu duçu; aguertu darozquidatzu çure çuhurciaco gauça gorde eta dudacoac.
9 Hisopoaz ihinzta neçaçu, eta garbitua içanen naiz; xahutuco nauçu, eta eguinen naiz elhurra baino xuriago.