13 Ecen baldin ene etsaiac madaricatu içan banindu, jasan nuqueen segurqui; Eta gaitzirizcotan nindaucana, ene contra goraqui minçatu içan balitz, gordeco nincen eiqui haren ganic.
14 Bainan çu çare, enequin bat cinena, ene bidaria, ene eçaguna,
15 Enequin batean onthurunça goçoac eguiten cintuena, eta enequin batasunean Jaincoaren etchean ibilcen cinena.
16 Herioa gainera bequiote; ifernura biciric jauts beitez; Gaixtaqueria hequien egoitzetan eta hequien erdian dagoelacotz.
17 Nic aldiz, Jaunari dei eguin diot, eta Jaunac atheraco nau.
18 Goicean, egüerditan, arratsean aithor emanen diot eta aguertuco diozcat ene nahigabeac, eta ençunen du ene minçoa.
19 Baquea emanen dio ene arimari ene contra hurbilcen direnen ganic, ecen hainitz dira ene inguruan.