19 Baquea emanen dio ene arimari ene contra hurbilcen direnen ganic, ecen hainitz dira ene inguruan.
20 Jaincoac, mendeac baino lehenago danic dirauenac, ençunen nau, eta aphalduco ditu. Ecen ez da nehorceric hequien baithan, eta ez dira Jaincoaren beldur.
21 Jaunac hedatuco du escua, bakotchari bere sariaren emateco. Lohitu dute harequilaco patua;
22 Haiçatuac içan dira haren beguithartearen hasarreaz; haren bihotzac eguin diote gainera. Hainaren solasac olioa baino legunago direlaric, eguiazco gueciac dira.
23 Jaunaren gain utzaçu çure grina, eta berac hacico çaitu: ez du guiçon çucena bethi gora-beheretan utzico.
24 Çuc berriz, Jaincoa, gaixtaguinac arthiquico ditutzu galpeneco putzura. Guiçon odolcoi eta malçurrec ez dituzte erdizcatuco beren egunac; nic aldiz, Jauna, çure baithan iduquico dut ene phesquiça.