21 Jaunac hedatuco du escua, bakotchari bere sariaren emateco. Lohitu dute harequilaco patua;
22 Haiçatuac içan dira haren beguithartearen hasarreaz; haren bihotzac eguin diote gainera. Hainaren solasac olioa baino legunago direlaric, eguiazco gueciac dira.
23 Jaunaren gain utzaçu çure grina, eta berac hacico çaitu: ez du guiçon çucena bethi gora-beheretan utzico.
24 Çuc berriz, Jaincoa, gaixtaguinac arthiquico ditutzu galpeneco putzura. Guiçon odolcoi eta malçurrec ez dituzte erdizcatuco beren egunac; nic aldiz, Jauna, çure baithan iduquico dut ene phesquiça.