4 Ene etsaiaren minçoac eta gaixtaguinaren hestutzeac; Ceren ene gain eguin baitituzte gaixtaqueriac, eta beren sephan ene atsecabegarri baitira.
5 Ene bihotza asaldutan dago ene baithan, eta heriotzearen icialdura ene gainera erori da.
6 Beldurra eta ikara ene gainera jautsi dira, eta ilhumbeec estali naute.
7 Eta erran dut: Norc emanen darozquit usoaren hegalac? hegalda nindaite, phausa-leku batera hel nindaite.
8 Huna non ihes-eguinez naicen urrundu, eta bakartasunean naiz guelditu.
9 Izpirituco uzcurreriatic eta phesiatic atheratu nauenaren iguri nindagoen.
10 Eragotz çatzu, Jauna, alde orotara eraguioçute hequien mihiei; ecen tzarqueriaric eta nahasqueriaric baicen ez dut hirian ikusi.