3 Egun gucian oincatu naute ene etsaiec, hainitz cirelacotz ene contra guducatzen cirenac.
4 Egun betheac lotsatuco nau, bainan çure baithan içanen dut ene iguriquitza.
5 Jaincoa baithan laudatuco dut niri eman hitza, Jaincoa içan dut ene phesquiça: guiçonac eguin diçaquetanaren beldur ez naiz içanen.
6 Egun gucian madaricatzen cituzten ene solasac; ene contra gaizquirat çauden hequien gogoeta guciac.
7 Bilku eguiten harico dira, eta gordeco dira; beguiz iduquico dituzte ene urhatsac. Nola ene biciari aiheri çan baitira,
8 Çuc ere ez ditutzu salbatuco. Çure hasarrean xehacatuco ditutzu populuac. Jaincoa,
9 Eguin içan darotzut ene biciaren aithorra; ene nigarrac eçarri ditutzu çure aitzinean. Çure aguinçac dakarren beçala,