8 Çuc ere ez ditutzu salbatuco. Çure hasarrean xehacatuco ditutzu populuac. Jaincoa,
9 Eguin içan darotzut ene biciaren aithorra; ene nigarrac eçarri ditutzu çure aitzinean. Çure aguinçac dakarren beçala,
10 Orduan ene etsaiac bulkatuac içanen dira guibelerat. Edocein egunez dei eguin deçaçudan, hara non eçagutzen dudan ene Jaincoa çarela.
11 Jaincoa baithan laudaturen dut haren hitza; Jauna baithan laudaturen dut haren aguinça; Jaincoa baithan içan dut ene iguriquitza, ez naiz içanen guiçonac eguin diçaquetanaren beldur.
12 Jaincoa, ene baithan bici dira esquer onetan bihurturen darozquitzutan botuac;
13 Ceren atheratu duçun ene bicia herioaren aztaparretic eta ene oinac behaztopatic beguiratu, Jaincoaren gogara eguin deçadan bici direnen arguitara.