1 Azqueneraino. Ez deçaçun gal. Dabidec habean iscribatua, Saulen aitzinetic cilho batera ihes goan cenean.
2 Urrical çaquizquit, Jaincoa, urrical çaquizquit, ceren çuri baitago ene arima. Eta çure hegalen itzalean iguri egonen naiz, gaixtaqueria iragan dadien arteo.
3 Deihadar eguinen diot Jainco guciz gorari, Jainco niri ongui eguin darotanari.
4 Ceru gainetic igorri du, eta atheratu nau; laidagarri eman ditu ni osticatzen nindutenac. Jaincoac bidali ditu bere urricalmendua eta bere eguia,
5 Eta ene arima atheratu du lehoincumeen erditic: asaldutan eguin dut lo. Guiçonen semeec dituzte horçac, harmac eta gueciac iduri; hequien mihia ezpataren pare da.
6 Ceruetaric goiti gora çaite, Jaincoa; eta çure ospeac lur guciaren gainera dirdira beça.
7 Ene oinei hedatu diote arte bat, eta malguaraci dute ene arima. Ene hobia ene aitzinean eguin dute, eta berac harat erori dira.