6 Ceruetaric goiti gora çaite, Jaincoa; eta çure ospeac lur guciaren gainera dirdira beça.
7 Ene oinei hedatu diote arte bat, eta malguaraci dute ene arima. Ene hobia ene aitzinean eguin dute, eta berac harat erori dira.
8 Aphaindua da ene arima, Jaincoa; aphaindua da ene anima; cantatuco çaitut eta psalmo bat erranen darotzut.
9 Jaiqui çaite, ene ospea; atzar çaitezte, maniurra eta guitarra; arguitzetic jaiquico naiz.
10 Populuen erdian aithor bihurturen darotzut, Jauna; eta psalmo bat erranen darotzut jendaien erdian;
11 Ceren ceruetaraino goretsia den çure urricalmendua, eta hedoietaraino çure eguia.
12 Ceruetaric goiti gora çaite, Jaincoa; eta çure ospeac lur guciaren gainera dirdira beça.