2 Baldin eguiazqui çucentasuna aiphatzen baduçue, çucen erabacaçue, oi guiçonen semeac.
3 Ecen çuen bihotzean tzarqueriac obratzen ditutzue lurraren gainean, eta çuen escuac bidegabe aphaincen hari dira.
4 Bekatoreac sorcetic baztertu dira, amaren sabeletic makur dabilça, gueçurrez minço dira.
5 Hequien errabia suguearena beçala da; iduri du aspic gor eta bere beharriac tapatzen dituenarena;
6 Ceinac ez baitu aditzen xarmatzaileen eta jaquinqui xarmatzen hari den gaizquinaren boça.
7 Jaincoac horçac hautsico daroezte beren ahoan; Jaunac crascatuco ditu lehoinen haguinac.
8 Ezdeusetaratuco dira, ixurcen den ura beçala; hedatua daduca bere arrambela, iraungui ditecen arteo.