9 Ahituac içanen dira, urcen den ezcoa beçala; sua gainera erori çaiote, eta iguzquia ez dute guehiago ikusi.
10 Çuen arranceec elhorriaren indarra eçagutu baino lehen, bici-biciac beçala, hala Jaincoac iretsico ditu bere hasarrean.
11 Bozturen da guiçon çucena, aspercundea ikustean; bere escuac bekatorearen odolean garbituco ditu.
12 Eta guiçonac erranen du: Baldin eguiazqui çucenac bere sana atheratzen badu, eguiazqui bada beraz Jainco bat guiçonac lurraren gainean juiatzen dituena.