3 Athera neçaçu gaixtaqueria eguileen escuetaric; eta guiçon odolcoien ganic beguira neçaçu.
4 Ecen huna non ethorri diren ene biciaren harcera; indarretan jauci dira ene gainera.
5 Eta hori, Jauna, ene aldetic gaizqui eta hobenic gabe; bidegaberic eguin gabe ibili naiz eta bidatu ditut ene urhatsac.
6 Ene bidera jaiqui çaite eta ikusaçu; eta çu, Jauna, armadetaco Jaincoa, Israelgo Jaincoa, Abia çaite jendaqui gucien ikuscatzera; ez urrical tzarqueria eguiten hari diren guciei.
7 Itzulico dira ilhunaldera, eta çakurrec beçala gosea jasanen dute, eta hiriaren inguruan ibilico dira.
8 Hara non beren ahoan erasiaca harico diren; ezpata bat da hequien ezpainetan, eta erran dute: Norc aditu gaitu?
9 Eta çuc, Jauna, irri eguinen duçu hequiez; ezdeusetara ekarrico ditutzu jendaia guciac.