6 Ene bidera jaiqui çaite eta ikusaçu; eta çu, Jauna, armadetaco Jaincoa, Israelgo Jaincoa, Abia çaite jendaqui gucien ikuscatzera; ez urrical tzarqueria eguiten hari diren guciei.
7 Itzulico dira ilhunaldera, eta çakurrec beçala gosea jasanen dute, eta hiriaren inguruan ibilico dira.
8 Hara non beren ahoan erasiaca harico diren; ezpata bat da hequien ezpainetan, eta erran dute: Norc aditu gaitu?
9 Eta çuc, Jauna, irri eguinen duçu hequiez; ezdeusetara ekarrico ditutzu jendaia guciac.
10 Çuri esquer beguiratuco dut ene indarra, ceren Jaincoa baita ene gueriça.
11 Aitzinduco çait ene Jaincoaren urricalmendua.
12 Jaincoac erakutsi darot cer içanen den ene etsaiez: etzatzula hil, othoi, beldurrez-eta orhoitzapen horren galcera ethor ditecen ene populuac. Barraia çatzu çure indarraz, ken çotzute beren escuac, Jauna, ene gueriçatzailea.