2 Mesopotamia Siriacoa eta Sobal erre cituenean, eta Joabec itzulcean Gazteguietaco haranean jo çuenean Idumea, hamabi mila guiçon xahuturic.
3 Jaincoa, hastandu eta xahutu gaituçu; hasarretu çare, eta guero urricaldu çaizquigu.
4 Ikaratu eta nahasi duçu lurra; osa çatzu hunen phuscac, ecen kordocan dago.
5 Egun gogorrac erakutsi diozcatzu çure populuari, eta urriqui mineco arnoa edanaraci dioçu.
6 Çure beldur direnei seinale eman dioçute, arrambelaren aitzinetic iheseguin ceçaten, Athera citecençat çure maiteac:
7 Salba neçaçu çure escuinaz eta adi neçaçu.
8 Bere sainduteguian minçatu da Jaincoa: bozcariotan sarthuco naiz, çathituco dut Siquemgo lurra eta neurtuco olhetaco harana.