5 Egun gogorrac erakutsi diozcatzu çure populuari, eta urriqui mineco arnoa edanaraci dioçu.
6 Çure beldur direnei seinale eman dioçute, arrambelaren aitzinetic iheseguin ceçaten, Athera citecençat çure maiteac:
7 Salba neçaçu çure escuinaz eta adi neçaçu.
8 Bere sainduteguian minçatu da Jaincoa: bozcariotan sarthuco naiz, çathituco dut Siquemgo lurra eta neurtuco olhetaco harana.
9 Galaad enea da, enea da Manase, eta Efraim ene buruco indarra da; Juda ene erregue da,
10 Moab ene phesquiçaren uncia. Idumearen gainera hedatuco dut ene oina; arrotzac ene azpico dira.
11 Norc eramanen nau hiri hazcarraren barnera? norc eramanen nau Idumearaino?