9 Galaad enea da, enea da Manase, eta Efraim ene buruco indarra da; Juda ene erregue da,
10 Moab ene phesquiçaren uncia. Idumearen gainera hedatuco dut ene oina; arrotzac ene azpico dira.
11 Norc eramanen nau hiri hazcarraren barnera? norc eramanen nau Idumearaino?
12 Jaincoa, ez othe çare çu gu hastandu gaituçuna? Jaincoa, ez othe çare guehiago gure armadetara ilkico?
13 Iguçu çure lagunça hesturatic atheratzeco; ecen salbatzeco alferra da guiçonaren eguinahala.
14 Jaincoa lagun, garhaicia eramanen dugu; eta harec berac ezdeustuco ditu gure hestutzaileac.