7 Ceren hura baita ene Jaincoa, ene salbatzailea; hura da ene lagunça eta ez naiz erorico.
8 Jaincoa baithan dira ene itzurpena eta ene ospea; Jaincoa da ni laguncen nauena, eta Jaincoa baithan datza ene phesquiça.
9 Populuaren bilkua, guciac haren baithan eçar çac hire iguriquimena; haren baithan ixur çatzue çuen bihotzac; Jaincoa da gure lagunçaile bethicotzat.
10 Bainan guiçasemeac ezdeusac dira; guiçasemeac enganatzaile dira balancetan; oro batean enganatzeco baicic ez dira beren ezdeustasunaz.
11 Berautzue gaixtaquerian eçarcetic çuen phesquiça; harrapaqueriara ez lehia; nasai heldu badira aberastasunac, berautzue hequietan eçar bihotza.
12 Jaincoa minçatu da behin; bi solas hauquiec aditu ditut: Jaincoarena dela ahala,
13 Eta çure çurea, Jauna, urricalmendua; çuc bakotchari bere eguinen arabera bihurturen dioçula.