1 Azqueneraino, Dabiden psalmoa.
2 Errequeica nagoenean, Jauna, ençun çaçu ene othoitza: etsaiaren beldurretic athera çaçu ene arima.
3 Galdatu nauçu gaixtaguinen bilkutic, tzarqueria-eguileen ostetic;
4 Alabainan ezpata bat beçala çorroztu dituzte beren mihiac; hedatu dute arrambela, harma garratza,
5 Itzalpetan sastacatzeco notharic gabe dena.
6 Terrepentean sastacatuco dute, eta ez dira lotsa içanen; gogoeta gaixtoan gogortu dute beren burua. Minçatu dira arteac gorde behar dituztela, eta erran dute: Norc ikusico ditu?