3 Ençun çaçu ene othoitza: guiçon guciac çure gana ethorrico dira.
4 Gaixtaguinen solasac nausitu dira gure gainean, bainan barkatuco darozquigutzu gure hobenac.
5 Dohatsu hautatu eta hartu duçuna! çure lorioetan içanen du bere egoitza. Çure etcheco onez betheco gare: saindua da çure temploa,
6 Ederresgarria çucentasunez. Ençun gaitzatzu, Jainco gure salbatzailea, lurreco bazter gucien eta itsaso urrunen iguriquitza.
7 Çure indarrean asentatzen ditutzu mendiac, ahalaz jauncia çare,
8 Lazten ditutzu itsasoaren ondarra eta hango uhinen orroa. Çure sendagailec laztuco
9 Eta ikaratuco dituzte lurraren bazterrac: iguzqui-ilkitzetic sarceco lekuraino hedatuco duçu bozcarioa.