1 Azqueneraino, birphizteco psalmoaren cantica. Oi lurra, alde orotaric bozcariozco oihuac igor çatzic Jaincoari:
2 Psalmotan canta çaçue haren icena: haren laudorioei ospe emoçuete.
3 Jaincoari erroçue: Ceinen lazgarri diren çure eguinçac, Jauna! çure indar gaitzaren aitzinean, uko eguinen dute çure etsaiec.
4 Adora beçaitza lur guciac, canta betza çure laudorioac, psalmotan canta beça çure icena.
5 Çatozte eta ikus çatzue Jaincoaren eguinçac. Ikaragarri da guiçasemeen gaineco asmuetan.
6 Leihorretara harec bihurtu du itsasoa: oinez iragan dira hibaiaren erditic: han boztu gure Jauna baithan.