5 Çatozte eta ikus çatzue Jaincoaren eguinçac. Ikaragarri da guiçasemeen gaineco asmuetan.
6 Leihorretara harec bihurtu du itsasoa: oinez iragan dira hibaiaren erditic: han boztu gure Jauna baithan.
7 Hura bere indarraz erreguinatzen da bethi gucian: haren beguiac jendaien gainean daude: bihurriarena eguiten dutenac ez beitez hant beren baithan.
8 Jendaiac, benedica çaçue gure Jaincoa, eta orotan ençunaraz çatzue haren laudorioac.
9 Harec beguiratu du ene arima biciric, eta ene oinac ez ditu kordocatzerat utzi.
10 Ecen, oi Jaincoa, frogatu gaituçu: suaz frogatu gaituçu, cilharra frogatzen den beçala.
11 Artean sarraraci gaituçu, gure gainera ekarri ditutzu hesturac,