12 Jaunac indar handirequin solasa emanen diote berri onaren ekarleei.
13 Armadetaco erreguec maiteari, etcheco maite eta ederrari emanen diozca buluzquinac bereztera.
14 Lokartuac baçarete çuen primancen erdian, idurico duçue uso-hegal cilharreztatua eta ceinaren guibel-aldeac baitu urhearen arguidura eztia.
15 Jaun cerucoac haren gatic juiatuco dituenean erregueac, çurituco dira Selmonen elhurra beçala.
16 Jaincoaren mendia, mendi goria da. Mendi guicena, mendi goria da:
17 Certaco uste duçu halaco mendi guicenic badela? Hura da mendia, ceintan Jaincoac laket baitu egotea; ecen Jauna han egonen da azqueneraino.
18 Jaincoaren orga-lasterra asco hamar milaz inguratua da; milaca dira bozten direnac; Jauna hequien erdian dago leku sainduan, Sinairen gainean beçala.