19 Igan çare leku gorara, gathibuac hartu ditutzu, guiçonetan onhetsi ditutzu emaitzac. Çure escupera hartu ditutzu sinhesteric etzutenac Jainco Jauna gurequin egoten cela.
20 Egun oroz benedica bequio Jaunari: çorionezco bide bat aphainduco darocu; Jaincoa da gu salbatuco gaituena.
21 Gure Jaincoa da Jainco salbatzen duena eta heriotzeco athecaco nausi den Jaun Jauna.
22 Bainan Jaincoac hautsico ditu bere etsaien buruac, beren bekatuetan dabilçanen casco gorac.
23 Jaunac erran du: Atheratuco çaituztet Basandic, atheratuco çaituztet itsaso-barnetic,
24 Etsaien odolean gorri ditecen çuen çangoa eta çuen çakurren mihia.
25 Jaincoa, ikusi dute çure urhatsa, sainduteguian den ene Jaincoaren, ene erreguearen urhatsa.