2 Alcha bedi Jaincoa; haiça beitez haren etsaiac; hura higüin dutenec iheseguin beçate haren aitzinetic.
3 Iraungui beitez, kea iraunguitzen den beçala; nola suaren aitzinean urcen baita ezcoa, hala sunsi beitez bekatoreac Jaincoaren aitzinetic.
4 Aldiz, prestuac ase beitez, jauz beitez Jaincoaren aitzinean, eta bozcariotan gogo har beçate.
5 Canta çaçue Jaincoa, psalmo bat canta çoçue haren icenari; bidea aphain çoçue iguzqui-etzitearen gainera igana denari: Jauna da haren icena. Jauz çaitezte haren aitzinean: Nahasico dira haren aitzinean,
6 Umeçurcen aitaren, alhargunen juiearen aitzinean. Jaincoa bere sainduteguian da;
7 Harec etche berean egonarazten ditu aztura bereco guiçonac. Harec atheratzen ditu bere indarraz lokarriz hestuac; eta orobat bihurriarena eguiten dutenac, hobietan daudecenac.
8 Oi Jaincoa, çure populuaren aitzinean cinabilçanean, mortua gaindi iragaiten cinenean,