21 Gure Jaincoa da Jainco salbatzen duena eta heriotzeco athecaco nausi den Jaun Jauna.
22 Bainan Jaincoac hautsico ditu bere etsaien buruac, beren bekatuetan dabilçanen casco gorac.
23 Jaunac erran du: Atheratuco çaituztet Basandic, atheratuco çaituztet itsaso-barnetic,
24 Etsaien odolean gorri ditecen çuen çangoa eta çuen çakurren mihia.
25 Jaincoa, ikusi dute çure urhatsa, sainduteguian den ene Jaincoaren, ene erreguearen urhatsa.
26 Buruçaguiac cihoacen aitzinean psalmolariequin batean, nescatcha gazte atabalarien erdian.
27 Baldarnetan benedica çaçue Jaincoa, Jauna, Israelgo ithurrietaricacoac çaretenec.