23 Jaunac erran du: Atheratuco çaituztet Basandic, atheratuco çaituztet itsaso-barnetic,
24 Etsaien odolean gorri ditecen çuen çangoa eta çuen çakurren mihia.
25 Jaincoa, ikusi dute çure urhatsa, sainduteguian den ene Jaincoaren, ene erreguearen urhatsa.
26 Buruçaguiac cihoacen aitzinean psalmolariequin batean, nescatcha gazte atabalarien erdian.
27 Baldarnetan benedica çaçue Jaincoa, Jauna, Israelgo ithurrietaricacoac çaretenec.
28 Han cen Benjamin gaztettoa, bozcarioz çoratua. Han ciren Judaco buruçaguiac, hequien aitzindariac, Çabulongo buruçaguiac, Nefthalico buruçaguiac.
29 Jaincoa, mana çoçu çure indarrari, Jaincoa, finca çaçu gure baithan eguin duçun hau.