30 Jerusalemen çure templotic erregueec escainiren darozquitzute emaitzac.
31 Larderia çatzu ihitoquietaco basabereac, cecenac beçala bilduac populuen behien erdira, iraizteco cilharra beçala frogatuac içan direnac. Barraia çatzu guerla nahi duten jendaiac;
32 Eguiptotic ethorrico dira bidalquinac; Ethiopiac hedatuco diozca Jaunari escuac.
33 Lurreco erresumac, Jaincoa canta çaçue, Jaunari canta çotzue psalmoac.
34 Iguzqui-sorthaldera ceruco cerugainera igana den Jaincoari canta çotzue psalmoac. Huna non bere minçoari emanen daroen indarraren ocentasuna.
35 Ospe bihur dioçoçue Jaincoari Israelen gainean: hedoietan aguercen dira haren handitasuna eta haren indarra.
36 Miresgarri da Jaincoa bere egoitza sainduan; Israelgo Jaincoac bere populuari emanen diozca indarra eta bihotzoitasuna. Jaincoari benedica bequio.