4 Aldiz, prestuac ase beitez, jauz beitez Jaincoaren aitzinean, eta bozcariotan gogo har beçate.
5 Canta çaçue Jaincoa, psalmo bat canta çoçue haren icenari; bidea aphain çoçue iguzqui-etzitearen gainera igana denari: Jauna da haren icena. Jauz çaitezte haren aitzinean: Nahasico dira haren aitzinean,
6 Umeçurcen aitaren, alhargunen juiearen aitzinean. Jaincoa bere sainduteguian da;
7 Harec etche berean egonarazten ditu aztura bereco guiçonac. Harec atheratzen ditu bere indarraz lokarriz hestuac; eta orobat bihurriarena eguiten dutenac, hobietan daudecenac.
8 Oi Jaincoa, çure populuaren aitzinean cinabilçanean, mortua gaindi iragaiten cinenean,
9 Lurra ikaratu cen, eta ceruac urthu ciren Sinaico Jaincoaren aitzinean, Israelgo Jaincoaren aitzinean.
10 Oi Jaincoa, uri goço bat bereci dioçu çure primançari; ahitua cen, bainan çuc sasualdu duçu.