8 Oi Jaincoa, çure populuaren aitzinean cinabilçanean, mortua gaindi iragaiten cinenean,
9 Lurra ikaratu cen, eta ceruac urthu ciren Sinaico Jaincoaren aitzinean, Israelgo Jaincoaren aitzinean.
10 Oi Jaincoa, uri goço bat bereci dioçu çure primançari; ahitua cen, bainan çuc sasualdu duçu.
11 Hartan egonen dira çure abereac: Jaincoa, çure eztitasunean hura aphaindu dioçu beharrari.
12 Jaunac indar handirequin solasa emanen diote berri onaren ekarleei.
13 Armadetaco erreguec maiteari, etcheco maite eta ederrari emanen diozca buluzquinac bereztera.
14 Lokartuac baçarete çuen primancen erdian, idurico duçue uso-hegal cilharreztatua eta ceinaren guibel-aldeac baitu urhearen arguidura eztia.