16 Ureco phesiac itho ez beneça, çurrumbiloac irets ez beneça, eta putzuco ahoa ez bedi hers ene gainera.
17 Ençun neçaçu, Jauna, ceren onguicoi baita çure urricalcortasuna; beguira çaçu ene gainera çure urricalpen handien arabera.
18 Ez beçaçu aldara çure beguithartea çure cerbitzariaren gainetic; laster ençun neçaçu, ecen hesturan nabila.
19 Atzarria çagozquio ene arimari, eta libra çaçu; salba neçaçu ene etsaien gatic.
20 Çuc badaquizquitzu ene laido, deboilamendu, ahalqueriac.
21 Çure aitzinean dira ni hestutzen nauten guciac: ene bihotzac iguriqui ditu laidoa eta beharra. Iguri egon naiz nor sarthuco cen ene atsecabean, eta ez da nihor içan; norc emanen çarodan goçacari, eta nihor ez dut aurkitu.
22 Jatecotzat mina eman darotade; egarrian edaritzat minagrea.