2 Jaincoa, salba neçaçu, ceren ene arimaraino urac sarthu baitira.
3 Ixtilean barna sarthua naiz, eta ondoric ez da. Itsaso-çabalera heldu naiz eta phesiac itho nau.
4 Oihuca ethendu naiz, erlastu da ene cinçurra; iraunguitu dira ene beguiac ene Jaincoaren iguri nagoelaric.
5 Ariaric gabe gaitzirizcotan hartu nautenac, ene buruco ileac baino usuagotu dira. Ene etsai, bidegabezqui niri jarraiqui direnac, hazcartu dira; hartu ez nuena pagatu dut orduan.
6 Jauna, çuc badaquiçu ene jaquin-escasaren berri, eta ene hutsac etzaizquitzu gordeac.
7 Jauna, armadetaco Jauna, çure iguri daudenac ez beitez ene gainean ahalca. Israelgo Jaincoa, çu bilhatzen çaituztenac ez beitez ene gatic içan ahalquetan eçarriac;
8 Ceren çure gatic jasan baitut laidoa, ahalqueac estali baitu ene beguithartea.