11 Ene lagunça Jauna ganicacoa, ecen harec itzurrarazten ditu bihotzez çucen direnac.
12 Jaincoa, juie çucen, indardun eta jasancorra, egun oroz hasarretzen othe da?
13 Haren ganat ez baçarete bihurcen, dardaratuco du bere ezpata; hedatua du bere arrambela, çucendua daduca.
14 Hilceco tresnac hartan xuxenduac ditu; bere gueciac guiçon sucoiençat eguin ditu.
15 Gaixtaguina behartu da bidegabearen eguiteco; oinhaceaz ernaldu da, eta tzarqueriaz erdi.
16 Çuphu bat abiatu eta eguin du, eta berac eguin cilhora da erori.
17 Bere gaixtaqueria bihurturen çaio buruaren gainera; lephora erorico çaio bere tzarqueria.