8 Eta populuen baldarna çure ingurura bilduco da. Haren arietan igan çaite çure tronura:
9 Jaunac juiatzen ditu populuac. Juia neçaçu, Jauna, ene çucentasunaren arabera, eta ene baithan den garbitasunaren arabera.
10 Urmariaturen da bekatorearen malçurqueria, eta guiçon çucena bidaturen duçu, oi Jainco, bihotzac eta barneac ikarcen ditutzuna. Bidezcoa da.
11 Ene lagunça Jauna ganicacoa, ecen harec itzurrarazten ditu bihotzez çucen direnac.
12 Jaincoa, juie çucen, indardun eta jasancorra, egun oroz hasarretzen othe da?
13 Haren ganat ez baçarete bihurcen, dardaratuco du bere ezpata; hedatua du bere arrambela, çucendua daduca.
14 Hilceco tresnac hartan xuxenduac ditu; bere gueciac guiçon sucoiençat eguin ditu.