13 Guphidetsico ditu beharra eta noharroina, eta salbatuco ditu beharren biciac.
14 Lucurutic eta gaixtaqueriatic berrerosico ditu hequien biciac, eta hequien icena ohoretan içanen da haren aitzinean.
15 Eta bicico da, eta emanen diote Arabiaco urhetic, eta bethi adoratuco dute bere ariaz; egun oroz benedicatuco dute.
16 Bihia nasai içanen da lurrean mendigainetan; Liban gainean oroz gorago helduco da haren fruitua; lurreco belharra beçala jendea hiritic loratuco da.
17 Mende gucietan benedicatua içan bedi haren icena; iguzquiac baino lehenagodanic dirau haren icenac. Eta haren baithan benedicatuac içanen dira lurreco leinu guciec; jendaia guciec handietsico dute.
18 Benedica bequio Israelgo Jainco Jaunari, bakarric sendagailac eguiten dituenari.
19 Eta benedicatua içan bedi bethi gucian haren maiestatearen icena, eta lurra oro haren maiestateaz bethea içan bedi. Biz, biz.