14 Ecen egun gucian açotatua içan naiz, eta goicetic hasi da ene açurrialdia.
15 Erran baneça: Horrela minçatuco naiz, huna non çorotzat athera neçaqueen çure haurren andana gucia.
16 Uste nuen ardietsico nuela hori nola çaitequeen: bainan lan gaitza nuen aitzinean,
17 Jaincoaren sainduteguian sar nindedien eta eçagut neçan arteo gaixtaguinen akabança.
18 Eguia da horrela eçarri ditutzula beren malçurquerien gatic; goratzen cirenean, eragotzi ditutzu.
19 Nola erori dira inconiamendura? bat-batean iraunguitu dira, beren gaixtaqueria gatic galdu dira.
20 Atzarcen direnen ametsa beçala, Jauna, çure hiritic eceztatu duçu hequien iduria.