15 Çuc urratu ditutzu harri cotorrac ilkiarazteco ithurriac eta uharrac; çuc agorraraci ditutzu Ethango hibaiac.
16 Eguna çurea da eta çurea da gaua; çuc eguin ditutzu arguizcorria eta iguzquia.
17 Çuc eguin ditutzu lurreco eremu guciac; çuc eguin ditutzu uda eta primadera.
18 Huntaz orhoit çaite, etsaiac jaçarri dioela Jaunari, eta populu çoro batec burhoztatu duela çure icena.
19 Basabereei ez bequiozquiotzute arthic çuri aithor ematen darotzuten arimac, eta azqueneraino ez betzatzu ahanz çure behar gaixoen arimac.
20 Beguira çoçu çure patuari, ceren gaizqui bilduricaco etchez betheac baitira lurreco guiçonic erdeinagarrienac.
21 Aphaldua dena ez bedi ahalquetan itzul; beharrac eta erromesac laudatuco dute çure icena.