2 Orhoit çaiteci, hastetic goçatu duçun çure bilkuaz. Berrerosi duçu çure primançaco makila, Siongo mendia ceintan eguin içan baituçu çure egoitza.
3 Goiti çatzu çure escuac hequien hampurusquerien eragozteco: etsaiac cembat gaixtaqueria ez du eguin çure leku sainduan!
4 Çu gaitzets çaituztenec beren buruac espantatu dituzte çure besta-buruaren erdian. Beren banderac eçagutzaritzat eçarri dituzte haren gainean,
5 Nola ilki-bidean, eta etzaquiten cer hari ciren. Çuhaitz oihanean beçala, haizcoraz
6 Hautsi dituzte han berean hango atheac; haizcoraz eta marteluaz hura lurrerat arthiqui dute.
7 Suz erre dute çure sainduteguia, lurrean lohitu dute çure icenaren tabernaclea.
8 Hequien ahaidegoac batean erran du bere bihotzean: Lurretic gueldiaraz detzagun Jaincoaren besta guciac.