8 Hequien ahaidegoac batean erran du bere bihotzean: Lurretic gueldiaraz detzagun Jaincoaren besta guciac.
9 Ez dugu guretzateco sendagailaric ikusten, guehiago ez da profetaric eta Jaincoac ez gaitu guehiago eçagutzen.
10 Oi Jaincoa, noiz arteo etsaia iroica harico çaiquigu? noiz arteo azquenecotz ixterbeguiac burhoca hasarrearacico du çure icena?
11 Certaco aldaratzen dituçu çure escua eta çure escuina alde bat çure bulharretic?
12 Bada, Jaincoac, egundainoticaco gure erregueac, salbamendua eguin du lurraren erdian.
13 Çure indarraz fincatu duçu itsasoa; urean hautsi ditutzu erainsugueen buruac.
14 Çuc xehacatu ditutzu erainsuguearen buruac, eta hura jatera eman daroeçu Ethiopiaco populuei.