6 Berautzue gora alchatzetic çuen adarra; berautzue Jaincoaren contra tzarqueriaric erratetic;
7 Ceren ez baituqueçue lagunçaric ez iguzqui-sorthaldetic, ez etzanaldetic, ez mortu, ez mendietaric;
8 Ecen Jaincoa da juie. Halacoa aphalcen du, halacoa goratzen;
9 Ceren haren escuan baita unci bat arno hazcar, nahastecatuz bethea. Eta hartaric ixurcen du hunat eta harat; halaric-ere hartaco ondaquina ez da akitua; lurreco bekatore guciec edanen dute.
10 Aldiz nic goraqui erranen ditut bethi haren sendagailac; cantatuco ditut Jacoben Jaincoaren laudorioac.
11 Eta hautsico ditut bekatoreen adar guciac, eta goratuac içanen dira prestuaren adarrac.