2 Jaincoa eçagutua da Judean; haren icena handi da Israelen.
3 Haren lekua baque-lekuan jarria da, eta haren egoitza Sionen.
4 Han hautsi ditu arrambelen indarrac, erredola, ezpata, guerlac.
5 Çuc bethiereco mendietaric espantagarriqui dirdiratzean,
6 Nahasi dira bihotzez çoro diren guciac. Beren loaz lohacartu dira, eta guiçon ontasunçale guciec deusere ez dute beren escuetan kausitu.
7 Çure dixidura, oi Jacoben Jaincoa, lo-asman sarthu dira çaldien gainera igaiten cirenac.
8 Ikaragarria çare, eta norc eguinen darotzu buru, çure hasarrea bizten den orduan?