1 Asaphen psalmoa. Oi Jaincoa, etsaiac ethorri dira çure primançara, lohitu dute çure templo saindua, eta Jerusalem eçarri dute fruitu çainceco etcholatzat.
2 Çure cerbitzarien gorphutz hilac jaterat eman daroezte ceruco hegastinei, eta çure sainduen haraguiac lurreco basabereei.
3 Ura beçala ixuri dute hequien odola Jerusalemen inguruan; eta nihor ez da içan hequien ehorzteco.
4 Bilhacatu gare gure hauçoen laidagarri, gure ingurutan direnen erdeinagarri eta irrigarri.
5 Noiz arteo, Jauna, egonen çare samur? azqueneraino othe? çure karra bethi egonen othe da sua beçala erretzen?
6 Ixuraçu çure hasarrea eçagutzen etzaituzten jendaien gainera, eta çure icena deitzen ez duten erresumetara;
7 Ceren iretsi baitute Jacob, eta desmasiatu haren lekua.