7 Gure hauçoen ixterbegui eçarri gaituçu, eta gure etsaiec erdeinatu gaituzte.
8 Armadetaco Jaincoa, bihurraraz gaitzatzu; erakuts diçaguçu çure beguithartea, eta salbatuac gaitezque.
9 Eguiptotic atheratu duçu mahastia, eta jendaiac iraiciric landatu duçu.
10 Bideco buruçagui içatu çare haren aitzinean, eta landatu ditutzu haren erroac, eta bethe du lurra.
11 Haren itzalac estali ditu mendiac, eta haren aihenec Jaincoaren cedroac.
12 Haren gandoac hedatu dira itsasoraino eta haren aldascac hibairaino.
13 Certaco urratu duçu haren harrasia eta larrutzen dute bidean iragaiten diren guciec?