4 Beguiratuco diotedanean çure ceru, çure escuetaco lanei; ilhargui eta içar asentatu ditutzunei;
5 Cer da guiçona, hartaz orhoit içan çaitecençat? cer da guiçaseme bat, haren ikustera çu ethorcecotzat?
6 Aingueruac baino aphur bat beherago eçarri duçu; ospezco eta ohorezco koro bat eguin dioçu,
7 Eta çure escuetaco lanen gaineco eçarri duçu.
8 Haren oinempeco eçarri ditutzu guciac, ardi, idi, eta berçalde larretaco abereac,
9 Ceruco hegastinac eta itsasoco arrainac, itsaspeco bidexquetan ibilcen diren guciac.
10 Jauna, gure Jauna, ceinen den ederresgarri çure icena lurraren hedadura gucian!